2014(e)ko urtarrilaren 19(a), igandea

Oroimenaren korapiloa deslotzen





Ibili, ibili ta ibili, taigabe.
Oina bat bestearen aurrean ipiniz zubiaren kaletik barrena zoaz.
Ibaiaren korrontea oinez gailendu nahian zabiltz,
eta ezinezkoa dela konturatzen den bakarra ni naiz.

Ahazturaren aurkako pausoetan bidelagunak aldenduz,
danok egin behar dugun bidaia bakarrik egiteko prest zaude.
Iluntasunean xalotasunez, baina pauso irmoz, hor zoaz egunerko paseoan.
Besteok galeretatik bizirik irtengo ote garen buruari galdezka.





Martin larralde honelako egun batez hil zen
galeretan,
begiak zabalik etzanda, agian, zerua
itsaso zikin bat dela esanez.


3 iruzkin:

  1. Orain ikusi dut.
    Orain konturatu, orain irakurri, orain entzun, orai... negar egin!
    neuretzako aproposa.
    Hunkituta nago, oso...

    Muxu handi bat, laztan!

    ErantzunEzabatu
  2. Musuak eta orduak danak konpartitzeko.
    Penak ere bai.
    Gabon Edurne. :)

    ErantzunEzabatu
  3. Ederrak, berbak!
    Noiz edo noiz, bakarrik egin behar dugu bidaia; bakarrik nabigatu behar dugu, baina helburua portura ailegatzea da.
    Bidaia on!

    ErantzunEzabatu